domingo, 21 de mayo de 2017

Done Jakue Bidea

Atzo, "Garenok"- ko lagunekin Done Jakuaren Bidearen zati bat egitera animatu ginen. Oso goiz jaiki izan behar arren, ibiltzeko eta ondo pasatzeko gogo handiekin elkartu izan ginen tren geltokian.
Tren bidaia eta gero, Agurainen hasi zen abentura. Han, bi lekaime Clarisak (Conchi eta Ines) ezagutu genituen eta beraiek daramaten bizitza eta lanak azaldu zizkiguten.
Gero, tipi-tapa, tipi-tapa... atseden hartzeko geldialdiak ere eginda, Alegriara arte ailegatu ginen erromesak bilakatuta egun batez.
Gainera, egindako ahalegina dela eta, erromes bakoitzari Erromatik ekarritako "TAU" gurutze bat oparitu zioten; Jesus bide-kidea izan dezala bere bizitzan.
Bidea bukatuta, trenez berriz, Gasteizera bueltatzeko ordua zen. Gurasoekin elkartu, eta egunean zehar izandako istorioak kontatu genizkien.
13 kilometro egin genituen guztira, gu bai ERROMESAK!! 







No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.